Gizartea -

Gasteiz

Abetxuku auzoan 'bizikidetza' berrezartzea eskatu dute

Gizarte-gaietan lanean ari diren hainbat elkartek 'Pitxiak etorri ostean bizikidetzarako neurriak' aldarrikatu dituzte.

Abetxukon egindako prentsaurrekoa. Argazkia: EiTB
Abetxukon egindako prentsaurrekoa. Argazkia: EiTB
Abetxukon egindako prentsaurrekoa. Argazkia: EiTB

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gizarte-gaietan lanean ari diren hainbat elkartek deia egin die erakundeei Abetxuku "auzo-herrian" "bizikidetza" berrezartzeko lan egin dezaten. Manzanares Cortes sendia ("Pitxiak") auzora iritsi ostean beharrezkoa dela esan dute.

Familiako kideak abuztuaren amaieran iritsi zen Abetxukura, eta bat okupatu zuen. Ondoren, abenduaren hasieran, ondoko etxe batera joan ziren, alokairuan. Hala, hirian erroldatu ahal izan ziren.

Legez kanpo lehen etxean egon ziren garaian, Abetxukuko bizilagunek okupazio hori salatzeko manifestazioak egin zituzten egunero. Juan Calparsoro EAEko fiskal nagusia ere bildu zen gatazkaren bi aldeekin, auzoa bisitatzeaz gain.

Orain, hainbat gizarte elkartetan lanean ari diren zenbait pertsonak "Llamamiento público a la convivencia en Abetxuku" (Abetxukun bizikidetza lortzeko deialdi publikoa) dokumentua aurkeztu dute: Jose Angel Cuerda alkate ohia, Amelia Barquin kulturartean aditua eta Cesar Manzanos Salhaketa taldeko kidea izan dira, besteak beste.

Ekimen honen bidez, Abetxukuko "bizikidetzaren haustura txertatuta" dagoela salatzeaz gain, erakundeek zerbait egitea ?premiazkoa eta atzeraezina? dela azpimarratu dute.

Hori dela eta, deia egin diete erakundeei "pertsonek non bizi nahi duten aske eta bakean erabakitzeko dituzten eskubideak eta betebeharrak" bermatzeko neurriak martxan jar ditzaten.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gizartea albisteak Gasteiz Gaurko azken ordukoa