Gizartea -
Eguraldia
Loiutik Biarritzera desbideratu dute Pariseko hegaldi bat, haizeagatik
Eguneko lehen arazoa izan da aireportuan, eta ez da beste inolako eragozpenik egon.
Agentziak | Erredakzioa
10:20an Loiuko aireportuan lur hartu behar zuen Air France konpainiaren hegaldia Biarritzera desbideratu dute, haizearen eraginez, AENAk aditzera eman duenez.
Eguneko lehen arazoa izan da aireportuan, eta ez da beste inolako eragozpenik egon, haize-bolada bortitzak izan diren arren.
Gaurko lehen hegaldiak gorabeherarik gabe lurreratu dira Loiun, Parisetik zetorrena izan ezik.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea