Gizartea -
Trafiko istripua
Usurbilgo istripuagatik atxilotutako gazteak gaur deklaratuko du
Gauerdian, AP-8 autobidea itxi dute, gertakariak berritzeko, istripua nola gertatu zen jakiteko.
Agentziak | Erredakzioa
Usurbilen (Gipuzkoa) larunbat honetan izandako trafiko-istripuan atxilotutako gizona astearte honetan igaroko da epailearen aurretik. Bi pertsona hil eta beste lau zauritu ziren AP-8 autobidean. Astelehen honetan gertakariak berritu dituzte, eta, horretarako, AP-8 autobidea itxi dute gauerdian, Lasarte eta Aritzeta artean, istripua nola gertatu zen jakiteko.
06:20 inguruan gertatu zen ezbeharra, AP-8 autobidean. Irungo norabidean zihoan anbulantzia batek eta kontrako noranzkoan hainbat kilometro egin zituen Opel Astra auto batek aurrez aurre talka egin zuten Aritzetako zerbitzugunera iritsi baino metro batzuk lehenago.
Autoan sei pertsona zihoazen, eta horietako bi (23 urteko Bilboko bizilagun bat eta oraindik identifikatu ez duten emakume bat) bertan hil ziren. Beste laurak Donostia Ospitalera eraman zituzten, zaurituta.
Eusko Jaurlaritzaren Trafiko Zuzendaritzak jakinarazi duenez, istripua eragin zuen gidariak negatiboa eman zuen drogarik hartu zuen jakiteko egin zizkioten probetan.