Gizartea -

Bilbo

Atxilotutako APOELen hiru zaleak epailearenera eramango dituzte gaur

Hiruok aske utzi zituzten atzo, gaur epaitegira joateko beharrarekin. Desordena eragitea eta atentatua delituak leporatu dizkiete.

Zaleetako bat, atxilotu zuten unean. Argazkia: EFE
Zaleetako bat, atxilotu zuten unean. Argazkia: EFE
Zaleetako bat, atxilotu zuten unean. Argazkia: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nicosiako APOELen eta Athleticen zaleen artean atzo, osteguna, Bilbon izan ziren istiluetan atxilotutako hiru zale zipretarrei epaiketa arina egingo diete gaur, desordena eragitea eta atentatua delituak leporatuta.

Hiruok aske utzi zituzten, gaur epailearenera joateko beharrarekin, Polizia-etxean egon eta gero, Ertzaintzak Europa Press albiste agentziari azaldu dioenez. Liskarretan ertzain bat ere zauritu zuten.

Ertzaintzak operatibo berezia aktibatu eta ultra zipretarren martxa jarraitu zuen atzo, Moyua Plazatik San Mames zelairaino. Partida hasi baino lehen, APOELen zaleek botilak jaurti zizkieten oinezkoei eta ertzainei.

Liskarrak, baina, zale zipretarrak futbol zelaiaren inguruetara heldu zirenean hasi ziren. Bertan, bi taldeen zale batzuek irainak esan eta objektuak jaurti zizkieten elkarri.

Karga poliziala izan zen horren ostean, eta karrerak Sabino Arana kalean barrena. Istiluek San Mameseko sarreran jarraitu zuten.

Asteazken honetan ere istiluak izan ziren Athleticeko eta APOELeko zaleen artean, Zipreko jarraitzaile bat zauritu zen eta hainbat pertsona identifikatu zituen Ertzaintzak.

 

 

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Athletic Futbola azken ordukoa Bilboko albisteak Ertzaintza Bizkaiko albisteak San Mames Barria Albisteak