Gizartea -

Istripua

Gizon bat ihes eginda ibili da, Urduñan auto-istripua izan ondoren

Ibilgailuan zihoan lagunetako erreskatatu egin dute, baina besteak ezbeharraren lekutik alde egin du. Arratsaldean bere burua aurkeztu du Laudioko ertzain-etxean.

Auto-istripua Urduñan. Argazkia: @BomberosBizkaia
Auto-istripua Urduñan. Argazkia: @BomberosBizkaia
Auto-istripua izan ostean ihes egin du gizonezko batekk Urduñan

0:45

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Suhiltzaileek emakume bat erreskatatu dute igande goizean, Urduñan (Bizkaia), aldapa batetik behera erori den auto batetik. Ertzaintza, aldiz, ibilgailuan zihoan beste pertsonaren (gizon bat) bila ibili da goizean, ezbeharra izan den lekutik alde egin baitu.

Hasiera batean Segurtasun sailak aditzera eman duenez, uste izan da bi pertsona larri zaurituta zeudela, Peugeot 206 markako auto bat BI-3931 errepideko 41. kilometroan, Gasteizko noranzkoan, aldapa batetik behera erori ostean.

Alabaina, behin suhiltzaileak eta ertzainak ezbeharraren lekura bertaratu direnean, ohartu dira auto barruan pertsona bakarra zegoela ibilgailutik atera ezinda. Antza denez, gizonezkoa bere kabuz atera da autotik eta alde egin du, laguna auto barruan zaurituta utzita. Hartara, Ertzaintzak bera aurkitzeko lanak hasi ditu.

Bitartean, suhiltzaileek autoan zihoan emakumea erreskatatu eta Galdakaoko (Bizkaia) ospitalera eraman dute. Behin hori eginda, garabi batek autoa ezbeharraren tokitik baztertu eta errepidea berriz ireki dute, ordu batzuez itxita egon eta gero.

Ordu batzuk geroago, arratsaldeko 17:30ak aldera, Laudioko ertzain-etxean aurkeztu du bere burua autoko bigarren bidaiariak. Laguntza ukatzea eta bide-segurtasunaren kontrako delituak egozten dizkiote.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Ezbeharrak Zer gertatu da Bizkaian? Gizartea albisteak Gaurko azken orduko albistea Urduña Arratia-Nerbioi azken ordukoa