Gizartea -

Gertakaria

Hiru atxilotu Bilbon, 16.000 euroko iruzurra egiteagatik

AnBadirudi atxilotuak biktimaren ahultasunari etekin ateratzen ahalegindu zirela, hainbat dokumentu faltsutzeaz gain.

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hiru pertsona atxilotu dituzte Bilbon, pertsona bati 16.000 euroko iruzurra egin eta dokumentuak faltsifikatzea egotzita.

Biktimak salatu duenez, atxilotuek, manipulatzeaz gain, autoak, tresna teknologikoak edota bestelako produktu garestiak erostera bultzatu zuten, gero ustezko produktu horiek saltzeko.

Antza denez, jantoki sozialetan, eta jokora bideratutako lokaletan bilatu eta haien konfidantza irabazi ostean hasten ziren ustezko iruzurgileak lanean.

 

 
 
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilboko azken albisteak Gizartea Gaurko azken orduko albistea