Gizartea -

Polizia-operazioa

Heroinarekin trafikatzen zuen banda bat desegin dute Bilbon

Agenteek 14 kilo droga atzeman dituzte: 60.000 bat dosi egiteko balioko luke, eta 850.000 euroko balioa izango luke.

Droga-trafikoaren aurkako operazioa Bilbon. EiTB
Droga-trafikoaren aurkako operazioa Bilbon. EiTB
Droga-trafikoaren aurkako operazioa Bilbon. EiTB

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bilboko Udaltzaingoak heroinarekin trafikatzen zuen banda bat desegin du Bilbon, "penintsula iparraldeko garrantzitsuena", hain zuzen ere. Hiru pertsona atxilotzeaz gain, 14 kilo droga atzeman dituzte agenteek: 60.000 bat dosi egiteko balioko luke. Kalean salduz gero, 850.000 euroko balioa izango luke drogak.

Udaltzainek gaur goizean eraman dute operazioan atzemandako droga Miribillak polizia-etxera.

Operazioan hiru pertsona atxilotu zituzten, eta guztiek zituzten zigor aurrekariak droga-trafikoagatik. Atxiloketak egin zituztenean, agenteek heroina kilo bat atzeman zieten atxilotuei. Gainera, hurrengo egunean San Frantzisko eta Santutxu auzoetan egindako miaketetan, udaltzainek 8.000 euro eta 12 kilo droga baino gehiago atzeman zituzten.

Espetxera bidali dituzte

Atxilotuak epailearen aurrera eraman zituzten joan den astearen amaieran, eta epaileak kartzelara bidali zituen. 2014an Bilboko Udaltzaingoak eta Ertzaintzak elkarlanean desegindako beste talde baten ordez ari ziren orain lanean. Orduan, bederatzi pertsona atxilotu eta 37 kilo heroina atzeman zituzten Bilboko autobus-geltokian, hainbat maletatan ezkutatuta.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilbo Gizartea Gaurko azken ordukoa