Gizartea -

Gastronomía

Turismo Gastronomikoaren Mundu Foroa, berriro Donostian

Nazioarteko hirugarren foroa maiatzaren 8an eta 9an egingo dute Basque Culinary Centerren.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Turismo Gastronomikoaren Hirugarren Mundu Foroa Donostian egingo dute, Basque Culinary Centerren, maiatzaren 8an eta 9an. Nazioarteko aditurik esanguratsuenak bilduko dira bertan.

Joxe Mari Aizega Gastronomia Fakultateko zuzendariak eta Yolanda Perdomo Munduko Turismo Erakundeko afiliatuen programa zuzendariak egin dute gastronomia eta jasangarritasuna oinarri izango dituen topaketa.

Urte bakoitietan Donostian ospatzen da gastronomia foroa eta urte bikoitietan munduko herrialde batean; 2016an Perun izan zen eta 2018an Tailandian izango da.

Hori dela eta, aurten berriro izango da Donostia gastronomia sektorearentzat munduko arreta-gunea.

Lehendabiziko jardunaldia Basque Culinary Centerren egingo dute, baina bigarrena Gipuzkoako beste herri batzuetara zabalduko da, baita Arabako Errioxara ere.

Topaketako parte-hartzaileek sei gastronomia-ibilbideren artean bat aukeratu beharko dute, "gastronomian eta jasangarritasunean munduko adibide bilakatu den lurraldeak eskaintzen duena bertatik bertara ezagutzeko", esan du Yolanda Perdomok.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gastronomia azken ordukoa Donostiako informazioa Gizartea bideoak Gaurko azken orduko albistea