Gizartea -
Nafarroa
Iruñeko motor-gidari bat hil da Untzun, errepidetik irtenda
Ezbeharra NA-4210 errepidean gertatu zen atzo, Aitzoainerako bidean zihoala. Motor-gidaria Nafarroako Ospitalean hil zen.
agentziak | erredakzioa
Iruñeko 51 urteko gizonezko bat hil da Untzun (Nafarroa), gidatzen ari zen motorra errepidetik irtenda, Aitzoainerako bidean zihoala.
Foruzaingoak gaur, osteguna, jakinarazi duenez, ezbeharra atzo 19:04an gertatu zen, NA-4210 errepidean, Untzun, ezkerreko bide ertzetik atera zenean.
Motorraren gidaria Nafarroako Ospitalean hil zen.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea