Gizartea -
Memoria Historikoa
Nafarroako armarria daraman beiratea jarri dute Nafarroako Jauregian
San Fernandoren Gurutze Ereinozduna fatxada nagusitik kendu behar izan zuen Nafarroako Gobernuak, Sinboloen eta Memoria Historiakoaren Legeak behartuta.
Agentziak | Erredakzioa
Ostegun honetan, otsailak 23, Nafarroako armarria daraman beirate bat jarri dute Nafarroako Jauregiko fatxada nagusian, San Fernandoren Gurutze Ereinozdunaren ordez. Gurutze hori irailean kendu zuten, Sinboloen eta Memoria Historiakoaren Legeak behartuta.
Kristalez egindako armarri horrek 1,51 metroko diametroa du. Hondo gorriaren gainean urrezko kateak ageri dira. Ikur horren erdian esmeralda bat ikus daiteke, kate-begiz osatutako zortzi besoak elkartzen dituena. Gainean, Nafarroako Erreinua zenaren ikur nagusia ikus daiteke: Errege-koroa.
Beiratea Alberto Chueca Lenzanok (Olite) egin du, eta mota horretako lanak egiten aditua da. Nafarroako Gobernuak jakinarazi duenez, Chuecak tamaina eta forma anitzeko 150 pieza inguru erabili ditu beiratea osatzeko. Gainera, bi beira mota erabili ditu: Catedral Vegla delakoa (hondoa egiteko erabili duena) eta Lamberts erakoa (armarria osatzeko). Profiletarako beruna erabili du.