Gizartea -

7 metro arteko olatuengatik

Itsasertzeko pasabideak itxiko dituzte Donostian, olatu handiengatik

Astelehen arratsaldetik aurrera, besteak beste, Pasealeku Berria, Leizaola Pasealekua eta Haizearen Orrazia itxita egongo dira.

Donostiako Pasealeku Berria. Artxiboko argazkia: EFE
Donostiako Pasealeku Berria. Artxiboko argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Donostiako Udalak itsasertzeko hainbat igarobide itxiko ditu gaur arratsaldetik aurrera, tartean, Pasealeku Berria, Leizaola Pasealekua eta Haizearen Orrazia; olatu handiengatik Eusko Jaurlaritzak ezarritako alerta laranja tarteko.

Arratsaldeko zortzietatik aurrera Pasealeku Berria itxi dute ibilgailuentzat (Gipuzkoako Argazkilari Elkartearen egoitzatik aurrera) eta gauerditik aurrera baita oinezkoentzat ere. Halaber, gauerditik aurrera oinezkoek debekatuta izango dute Salamanca Pasealekutik igarotzea (Soraluze eta San Juan kaleen artean, eta Aldamar kaleko 7. zenbakiak Salamanca pasealekuarekin bat egiten duen tokian).

Gainera, Zurriolako kai muturrerako eta Haizearen Orraziarako sarbideak eta Kursaaleko zubiko espaloia eta bidegorria ere itxita egongo dira.

Babes Zibilak arriskuaz ohartarazi die Kontxa hondartzako instalazioei. Gainera, arretaz jokatzeko eta seinaleak errespetatzeko eskatu die hiritarrei.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Donostiako Udala albisteak Donostiako azken albisteak Eguraldia Bilbao Albisteak