Gizartea -
Gaixotasunak
Osakidetzak amaitutzat eman du gripearen sasoia Euskadin
Azken astean, 100.000 biztanleko 17,2 kasu berri izan dira eta, gainera, ez da gaixo larririk ospitaleratu, ezta hildakorik ere.
agentziak | erredakzioa
Gripearen eraginak beheranzko joerari eutsi dio azken astean, eta 100.000 biztanleko 17,2 kasu berri erregistratu dituzte, eta izurritetzat jotzeko 52,2 kasu izan behar dira, beraz, "dirudienez, gripearen sasoia bukatu egin da Euskadin", Osakidetzak jakinarazi duenez.
Aurtengo zortzigarren astean jasotako azken datuen arabera, ez da gaixo larririk ospitaleratu, ezta hildako gaixorik ere.
Lehen Mailako zentroetan gripearen sintomengatik jo duten pertsonen kopurua % 44 jaitsi da, aurreko astarekin alderatuta; 262 kontsulta egin dituzte guztira. Laborategian lagin bat aztertu eta ondoren isolatu duten kasu bakarrean, AH3 motako birusa dela baieztatu dute.
Osakidetzaren esanetan, gripe kasuren bat badago ere, "badirudi gripearen sasoia bukatu egin dela Euskadin".