Gizartea -

Foruzaingoa

Bahiketa birtualen kasuak ugaritu dira azkenaldian Nafarroan

Gertaerok Iruñea, Oltza, Izkue, Altsasu eta Aratzurin izan dira. Antza, Txiletik deitu zuten 0056 aurrezenbakiak erabilita. Lasai jokatzeko deia egin du Foruzaingoak.

euskadi irratia

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nafarroako Foruzaingoak gutxienez hamabost salaketa birtualen berri izan du azkenaldian, Euskadi Irratiak jakin ahal izan duenez.

Delituok Iruñean, Oltza, Izkue, Altsasu eta Aratzuri herrietan izan dira. Kasuren batean 1.000 euro ordaindu dute biktimek eta, beste batean, 3.000.

Dirudienez, iruzurrak egiteko Txiletik deitu dute, telefonoetan 0056 aurrezenbakia agertzen baitzen.

Halako deiren bat jasoz gero lasai jokatzeko deia egin du Foruzaingoak. Gogoan izan behar da iruzurra izan daitekeela, eta berehala Polizia jakinaren gainean jarri beharra dago.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iruñeko albisteak Nafarroako albisteak Delituak azken ordukoa Albisteak