Gizartea -
Jazoera
Gizon bat hil da trenak harrapatuta Arrigorriaga eta Basauri artean
Gertaera 12:20ak aldera jazo da, Ollargan eta Bidebieta tren-geltokien artean. Litekeena da suizidioa izatea, baina baieztatu gabe dago.
EITB.EUS
Lagun bat hil da igande honetan Arrigorriaga eta Basauri artean, Ertzaintzako hainbat iturrik ETBri jakinarazi dionez. Jazoera Renfeko Ollargan eta Bidebieta tren-geltokien arteko zonalde batean gertatu da, igande honetako 12:20ak aldera.
Tren-zirkulazioa, Urduñarako noranzkoan, eten dute, gorpua altxatu bitartean.
Ertzaintzak ez du biktimaren inguruan daturik zabaldu. Lehen zantzuen arabera, baliteke suizidioa izatea, baina ez dituzte beste hipotesiren bat baztertzen, hala nola, istripuarena.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea