Gizartea -

Ikerketa

Getxon hildako 14 urteko neskak gutun bat utzi zuen

Autopsiak baieztatu du gorpuak ez duela indarkeria zantzurik.

Getxoko San Nikolas. EiTB
Getxoko San Nikolas. EiTB
Getxoko 14 urteko neskatoak idatzitako gutuna ari dira aztertzen

1:49

ETB

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Getxon hilda aurkitutako 14 urteko neskatoak lagun bati utzitako gutuna ikertzen ari da Ertzaintza, gertatutako argitzeko. Antza denez, irekitzeko eskatu zion, baldin eta astelehenean ikastolara joango ez balitz.

Neska gazteak lagunekin pasa zuen larunbat arratsaldea, eta Bidezabal metro-geltokian agurtu zituen arren, ez zen etxera itzuli. Familiak gauerdian salatu zuen desagerpena, eta igande goizean aurkitu zuten gorpua Galea inguruan. ETBk jakin ahal izan duenez, mugikorretik bidalitako azken mezuan laguntza eskatu zuen.

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailak baieztatu duenez, ez zegoen eskola-jazarpen protokolorik martxan Algortako San Nikolas ikastolan.

Bestalde, autopsiak baieztatu du gorpuak ez duela indarkeria zantzurik.

Neskaren ikastolak atsekabea adierazi dio familiari

Getxoko San Nikolas ikastolako -hango ikaslea zen hildako nerabea- arduradunek atsekabea adierazi diete gurasoei, eta ukatu egin dute nerabeak eskola-jazarpena jasaten zuenik.

"Oso hunkituta gaude Naroa gure ikaslearen heriotzagatik, eta bihotz-bihotzez sentitzen dugu", adierazi du ikastolak hedabideei bidalitako oharrean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Getxo bideoak Gizartea bideoak Gaurko azken ordukoa