Gizartea -

Epaia

Gizon bat kondenatu dute Donostian, exhibizionismo delitua egotzita

Inputatuak 1.800 euroko isuna ordaintzera zigortu dute, adingabeen aurrean exhibizionismo delitua leporatuta. 2015eko uztailaren 24an jazo zen gertaera.

Agentziak |Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gipuzkoako Lurralde Auzitegiak 1.800 euroko zigorra ezarri dio gizon bati, exhibizionismo delitua leporatuta. Antza denez, adinez txikiko bi neskatoren aurrean biluztu eta bere barrabilak ukitu zituen.

2015eko uztailaren 24an jazo zen gertaera, Donostiako kale batean. Epaiaren arabera, gizona erdi biluzik zihoan autoan, eta bi neskatoak terraza batean ikusi zituenean, ibilgailua gelditu zuen.

Gizonak praka batzuk zeramatzan bakarrik, eta autotik irtetean neskatoengana zuzendu zen.

Jarraian, "bere libidoa asebetetzeko, masturbatzen hasi zen adingabeen aurrean". Neskak, horietako ama bati abisu eman eta honek Ertzaintzari deitu zion.

Inputatuak 1.800 euroko isuna ordaintzera zigortu dute adingabeen aurrean exhibizionismo delitua leporatuta.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Donostia argazkiak Gipuzkoako albisteak EAE Delituak albisteak Gizartea Eguneko albisteak