Gizartea -
Polemika Nafarroan
Cortesko Udalak lan eskaintza bat kaleratu du gizonezkoentzat bakarrik
"Indarra" behar delako justifikatu du baldintza hori Maria Concepcion Ausejo Gomez (UPN) alkateak.
eitb.eus
Cortes herriko (Nafarroa) Udalak gizonezkoei baino ez zuzenduta dagoen lan eskaintza bat publikatu du, eta horrek polemika piztu du foru erkidegoan, neurri sexista eta matxista delako.
Hain zuzen ere, peoi izateko lau lanpostu eskaini ditu Udalak, eta Maria Concepcion Ausejo Gomez (UPN) alkateak justifikatu egin du gizonezkoentzat baino ez izatea, "indarra" behar delako. Nafarroako Enplegu Zerbitzuak diruz lagundu du lan deialdia.
Miguel Laparra Nafarroako Gobernuko Enplegu kontseilariak adierazi du Exekutiboa ez dagoela ados lan deialdiarekin, eta aurreratu du Udalari hura zuzentzea eskatzea aztertzen ari direla.