Gizartea -

Istripua Bilbon

Emakume bat hil da Bilbon, erori eta buruan kolpea hartuta

Asteazken iluntzean gertatu da istripua, Jesusen Bihotza plazan. Hildakoa 70 urte inguruko emakume bat da.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

70 urte inguruko emakume bat hil da bart Bilbon, kalean erori eta buruan kolpean hartuta, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.

Istripua zortziak aldera gertatu zen, Jesusen Bihotza plazan.

Istripuaren tokira bertaratu ziren osasun langileek emakumea hilda zegoela baieztatu besterik ezin izan zuten egin.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilbo albisteak Gizartea Albisteak