Gizartea -
Sutea
Gizon bat ospitaleratu dute, oxigeno-botila batek eztanda egin ondoren
81 urteko gizona ondoezik sentitu da kea arnastu ondoren, leherketak sutea eragin baitu Oiz mendia kalean duen etxebizitzan.
Agentziak | Erredakzioa
81 urteko gizon bat erietxera eraman behar izan dute goizaldean Bilbon, oxigeno-botila batek eztanda egin ondoren sortutako sutean kea arnastu baitu.
Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, leherketa 05:30 aldera jazo da, Oiz mendia kaleko etxebizitza batean. Eztanda izan ondoren, sutea piztu da, eta etxebizitzan zegoen gizona ospitalera eraman behar izan dute, kea arnastu baitu.
Suhiltzaileek ez dituzte eraikineko gainerako bizilagunak etxetik atera behar izan.