Gizartea -
Emakume bat artatu dute Bilbon, etxean piztutako sute baten ondorioz
Kea arnasteagatik artatu behar izan dute 25 urteko emakumea. Sutea Fika kalean piztu da, dirudienez zirkuitulabur batek eraginda.
Agentziak | Erredakzioa
25 urteko emakume bat kea arnasteagatik artatu behar izan dute goizaldean Bilbon, Fika kaleko etxebizitzan sutea piztu ostean, Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.
Sutea, antza, zirkuitulabur batek eraginda piztu da 02:30ean. Suhiltzaileek sua itzali dute eta etxetik atera dute emakumea. Kea arnasteagatik bertan artatu dute eta ez dute erietxera eraman behar izan.
Suak eragindako kalteak etxebizitza horretan bakarrik izan dira eta ez dituzte eraikineko gainerako etxebizitza hustu behar izan.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea