Gizartea -

Parrizidioa

Sei urteko kartzela-zigorra, aita hiltzea egotzita Donostian

2015eko irailaren 17an jazo zen gertaera, Berra Behea kaleko aparkaleku batean. Gazteak etxean hartutako labana batekin eraso egin zion aitari.

Berra Behea kaleko aparkaleku batean jazo zen gertaera. Artxiboko argazkia: EiTB
Berra Behea kaleko aparkaleku batean jazo zen gertaera. Artxiboko argazkia: EiTB
Berra Behea kaleko aparkaleku batean jazo zen gertaera. Artxiboko argazkia: EiTB

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Donostiako Epaitegi batek sei urteko kartzela-zigorra ezarri dio 25 urteko gizon bati, 2015eko irailaren 17an bere aita labankadaz hiltzea leporatuta. Epaileak senide izatearen larrigarria eta alterazio psikiatrikoaren salbueste osatugabea izan ditu kontuan. Dena dela, 20 urte igaro beharko ditu psikiatriko batean.

Horrez gain, aske geratzean bost urte baino gehiago irauten ez duen denboraldirako bost urteko zaintzapeko askatasuna ezarri dio epaileak.

2015eko irailaren 17an jazo zen gertaera, biktima (48 urteko gizona) bere semearekin zegoela. 16:30ak aldera, biak etxetik irten eta Berra Behea kaleko aparkaleku batera joan ziren. Bertan, gazteak etxean hartutako labana batekin eraso egin zion aitari. Bere biziarekin amaitzeko asmoz, labankada ugari eman zizkion gorputz osoan zehar.

Ebazpen judizialean ondorioztatu dutenez, eskizofrenia paranoidea du hiltzaileak, eta horrek nolabaiteko eragiten izan dezake bere pentsamenduan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Donostia Gipuzkoa Euskal Autonomia Erkidegoa Delituak argazkiak Gizartea bideoak Gaurko azken orduko albistea