Gizartea -

Gipuzkoa

Gizon bat larri zauritu da Donostian, bigarren solairutik erorita

Mirakontxa Pasealekuko eraikin batean gertatu da, eta Ertzaintzak ikerketa abiatu du gertatutakoa argitzeko.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gizon bat larri zauritu da gaur goizean Donostian, Mirakontxa Pasealekuko eraikin bateko bigarren solairutik barneko patiora erorita, Udaleko iturriek EFE albiste agentziari baieztatu diotenaren arabera.

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailaren esanetan, goizeko zazpiak jo baino minutu batzuk lehenago gertatu da. Gizon bat erori egin dela eta terraza batean zegoela ohartarazi diete larrialdi zerbitzuei. Antza denez, gizon hori ez da eraikin horretan bizi.

Zauritua Donostia Ospitalera eraman dute, anbulantzian.

Udaleko iturriek zehaztu dutenez, 40 urte inguru ditu, eta zauri larriak egin ditu.

Bestalde, Ertzaintzak ikerketa ireki du gertatutakoa argitzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Donostia albisteak Gizartea Eguneko albisteak