Gizartea -

Epaia

Europako Justiziak legezkotzat jo du lantokian beloa debekatzea

Europar Batasuneko Justizia Auzitegiak ebatzi duenez, debekua justifikatuta dago enpresak langile guztiei 'janzkera neutroa' izatea eskatzen dienean.

Argazkia: Wikimedia Commons
Argazkia: Wikimedia Commons

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Europar Batasuneko Justizia Auzitegiak gaur ebatzi duenez, enpresaburuak langile guztiei "janzkera neutroa" izatea zehazten dien kasuetan, legezkoa da langile bati zapi islamikoa erabiltzea debekatzea.

Buruko zapia eramateko asmoa agertzeagatik lanetik kaleratu zuten Belgikako emakume batek jarritako salaketa baten harira Belgikako Kasazio Auzitegiak egindako kontsulta bati erantzun dio Luxenburgoko Auzitegiak.

Enpresak azaldu zuenez, langile guztiek debekatuta dute lantokian ikur erlijioso, politiko edo filosofikoak begi bistan eramatea.

Auzitegiak ebatzitakoaren arabera, enpresa batek langileei ikur erlijioso, politiko edo filosofikoak begi bistan eramatea debekatzeak ez du diskriminazio zuzeneko egoerarik eragiten.

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Europar Batasuna Zer ari da gertatzen Europan? Epaiketak argazkiak Gizartea Albisteak