Gizartea -
Bizkaia
Petardoak bota eta pintadak egin dituzte EHUko Leioako kanpusean
Burua estalita zuten hiru pertsonak Kazetaritzako Dekanotzan sartu dira. Bik petardoak bota eta ETAko presoen aldeko pintadak egiten zituzten bitartean, hirugarrenak dena grabatu du.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Burua estalita zuten bi pertsonak petardoak bota dituzte Leioako Kazetaritzako Dekanotzan. Bertan ere ETAko presoen aldeko pintadak egin dituzte eta hirugarren pertsona batek guztia grabatu du, Segurtasun Sailak adierazi duenez.
Petardoen soinuak Fakultateko garbiketa laguntzaile baten tinpanoa kaltetu du, baina ez omen dute bertan artatu.
Jarraian, presoen eta martxoaren 23an egingo den grebaren aldeko pintadak egin dituzte, bai eraikinaren barnealdean, bai kanpoaldean.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea