Gizartea -

Sutea

Sute batek kalte material handiak eragin ditu Beriaingo enpresa batean

Suhiltzaileek garrak alboko lantegietara hedatu aurretik itzali dute sua, eta ez da inor zauritu.

Sutea Beriaingo enpresa batean. Argazkia: EiTB
Sutea Beriaingo aroztegi batean

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Beriaingo Iruñea etorbideko Miramon metal eta aluminio arotzeriak su hartu zuen atzo. Inor zauritu ez bada ere, garrek kalte material handiak eragin dituzte.

Atzo 19:55 aldera sutearen berri eman zieten larrialdi zerbitzuei, eta Cordovillako eta Iruñeko suhiltzaileak bertaratu ziren.

Nafarroako Foru Gobernuak ohar bidez jakinarazi duenez, suhiltzaileak iritsi zirenerako, lantegiko teilatu osoa sutan zegoen, baina garrak alboko lantegietara hedatu aurretik itzali zuten sua, 22:00ak baino lehen.

Guardia Zibilak ikerketa abiatu du sua nola piztu den argitzeko. Antza denez, sua teilatuan piztu zen, eta sabaia jausitakoan zabaldu ziren garrak. Suak egitura metalikoari egin dio kalte, eta bulegoetan kea pilatu da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nafarroa Suteak gaur Gizartea bideoak Gaurko azken orduko albistea