Gizartea -
Epaiketa Iruñean
Mikel Goñi, akusatuen aulkian, pertsona bat atxiki eta jipoitzeagatik
Fiskalak 12 urteko kartzela zigorra eskatu du Oronozko pilotari ohiarentzat eta beste auzipetuarentzat. Legearen aurkako atxiloketa, mehatxu eta lesio delituak egotzi dizkiete biei.
EiTB.EUS
Mikel Goñi pilotari ohia eta beste pertsona bat akusatuen aulkian jesarri dira gaur Iruñeko Zigor arloko 3. zenbakiko Epaitegian. 09:30ean hasi da saioa, eta gaur bertan geratuko da epaiaren zain.
Hainbat delitu egotzita, 12 urteko kartzela zigorra eskatu du fiskalak auzipetuentzat.
Horren arabera, duela hiru urte jazo ziren gertakariak. Kalamu plantazio batean lapurreta izan ondoren, Oronozeko pilotari ohiak eta beste auzipetuak bazkide zuten hirugarren pertsona bat gogoz kontra atxiki, mehatxatu eta jipoitu omen zuten.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea