Gizartea -

Atxiloketa

Gizon bat atxilotu dute Bilbon bi pertsona jotzea egotzita

Horietako bat Basurtuko Ospitalean artatu behar izan dute.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ertzaintzak gizon bat atxilotu du Bilbon bi pertsonari eraso egitea egotzita, Segurtasun Sailak ohar batean jakinarazi duenez.

Iturrion arabera, gertakariak atzo 20:00etan jazo ziren Autonomia kalean. Ertzaintzaren agente batzuek kalean etzanda zegoen gizon bat ikusi zuten, inguruan pertsona talde bat zuela, eta, handik gutxira, horietako batek ihes egin zuen. Lekuko batek agenteei esan zienez, ihes egin zuen gazteak bi pertsona jo zituen.

Ertzainak jarraika joan zitzaizkion, eta Santimami zumarkalean harrapatu zuten. Taberna batera sartu eta jesarri egin omen zen, atzetik zituen agenteak nahasi nahian.

34 urteko gizon horrek aurrekariak ditu, Ertzain-etxera eraman dute, eta gaur bertan utziko dute epailearen esku.

Kolpatutako pertsonetako bat Basurtuko Ospitalean artatu behar izan dute.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilbo gaur Euskal Autonomia Erdekidegoko Polizia