Gizartea -
Nafarroa
Kannabis klub bateko kideak kartzela saihestu dute akordio bati esker
4 urte eta 6 hilabeteko kartzela zigorra eta 214.559 euroko isuna horietako lauentzat eta bosgarrenarentzat, 3 urteko kartzela zigorra eta 107.279 euroko isuna eskatzen zituen fiskalak.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Osasun publikoaren kontrako delitu batengatik epaitzen ari diren kannabis klub bateko bost kidek, RCN-NOKeko presidente Fermin Les barne, Fiskaltzarekin akordio batera iritsi dira gaur kartzelara ez sartzeko.
4 urte eta 6 hilabeteko kartzela zigorra eta 214.559 euroko isuna horietako lauentzat eta bosgarrenarentzat, 3 urteko kartzela zigorra eta 107.279 euroko isuna eskatzen zituen fiskalak.
Akusatuak eta Fiskaltzak akordio batera iritsi dira gaurko epaian. Horietako lauk urte beteko kartzela zigorra eta 25.000 euroko isuna eta bosgarrenak sei hilabeteko kartzela zigorra eta 3.000 euroko isuna onartu dute. Isunak elkarteak ordainduko ditu, epaitegitik ateratzerakoan arduradunek adierazi duten arabera.
Bost akusatuak Nafarroako Ledea eta Zangoza udalerrien artean kokatutako landetxe batean marihuana landatzeaz arduradunak direla uste du fiskalak. Marihuana hori 260 kide baino gehiagok osatzen duten Le Club elkartean banatzen zuten.