Gizartea -

Gertaera

Ertzain batek tiro egin du Donostian, gidari batek ihes egin ostean

Ertzaintzak ikerketa bat ireki du atxilotutako gizon horren portaearen zergatia ulertzeko. Gomistegiko biribilgunean jazo da gertaera.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ertzaintzako agente batek bi tiro egin ditu ostiral honetan Donostian, ihes egiten ahalegindu den gidari bat gelditzeko asmoz. Ertzaintzak Oiartzun (Gipuzkoa) eta Irunen artean atzetik jarraitu du ibilgailua, eta bertan atxilotu dute gidaria.

15:20ean jazo da gertaera, Oiartzungo GI-636 errepidean. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak ohar baten bidez jakitera eman duenez, autoan zohoan gidari horrek Ertzaintzaren arreta piztu du.

Antza denez, gidariak auto-ilara batetik ihes egiten ahalegindu da, eta kontrako erraila okupatu du, gainontzeko bidaiarien segurtasuna arriskuan jarriz. Lekura Ertzaintzako hainbat patruila hurbildu direnean, ordea, gizonezkoa Donostiako noranzkoan ihes egiten ahalegindu da.

Ihes zihoan ibilgailua gelditzen saiatzeko, Gomistegiko biribilgunean (Donostia eta Pasai San Pedro artean) bi auto elkar gurutzatu ditu Ertzaintzak, baina gidariak aurrera egin du. Une horretan, ertzain batek bi tiro egin ditu, zauriturik egon ez den arren.

Gauzak horrela, Ertzaintzak ikerketa bat ireki du gertatutakoa argitzeko eta atxilotutako gidariaren portaeraren zergatia ulertzen saiatzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Donostiako Udala Donostia Ertzaintza Gipuzkoa Gizartea albisteak Gaurko azken ordukoa