Gizartea -

Sariak

ONCEren kupoitzarrak 10,3 milioi utzi ditu Bilbon

Bestalde, ONCEren eguneroko kupoiak 175.000 euro utzi ditu Zallan, martxoaren 16ko zozketan 35.000 eurorekin saritutako bost txarteletan.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

ONCEren kupoitzarrak 10,3 milioi euro utzi ditu Bilbon. Izan ere, 9 milioiko saria duen kupoi bat, 25.000 euroko saria duen beste 49 kupoi, eta bigarren mailako sarian 100.000 euro lortu dituen txartel bat Bizkaiko hiriburuan saldu dituzte. Martxoaren 17ko (ostirala) zozketaren sariak dira.

Julian Ramirez Castellanos saltzaileak banatu du 9 milioiko kupoitzarra, baita 25.000 euroko saria duten 49 kupoiak ere. Bilboko Kale Nagusiko 6. zenbakian duen saltokian saldu ditu, Berastegi kalearen izkinan.

Horrez gain, Delica Diaz Corrales saltzaileak Kupoitzarraren bigarren mailako sariak saldu ditu, Bilboko Kale Nagusiko 7. zenbakian duen saltokian.

Bestalde, ONCEren eguneroko kupoiak 175.000 euro utzi ditu Zallan (Bizkaia), martxoaren 16ko zozketan 35.000 euroko saria lortu duten bost txartelei esker.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilboko azken albisteak Gizartea bideoak Gaurko azken ordukoa