Gizartea -

Bilbon

San Mamesera hurbiltzea eragotzi zieten hainbat ultrari

20-30 pertsona ziren eta ez zuten partida ikusteko sarrerarik.

Ertzaintzak San Mamesera hurbiltzea eragotzi zien hainbat jarraitzaile 'ultrari'.
Ertzaintzak San Mamesera hurbiltzea eragotzi zien hainbat jarraitzaile 'ultrari'.
Ertzaintzak San Mamesera hurbiltzea eragotzi zien hainbat jarraitzaile 'ultrari'.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ertzaintzak San Mames futbol-zelaira gerturatzea eragotzi zien larunbatean Real Madrileko 20 edo 30 bat jarraitzaile 'ultra'ri. Ez zuten partida ikusteko sarrerarik.

Agenteek 15:00etan esku hartu zuten Deustu auzoan, Real Madrileko "Ultra Sur" talde erradikaleko zenbait jarraitzaile San Mames aldera zihoazela ikusi zituztenean. Athletic Real Madrilen aurka jokatzekoa zen handik ordubetera.

Botika Zaharra kalean geldiarazi zituzten identifikatzeko, eta sarrerarik ez zutela egiaztatu ostean, ertzainek Bilboko metroraino lagundu zieten, Basaurira joan zitezen. Gazteek hantxe zituzten autoak aparkatuta.

Segurtasun Sailak aditzera eman duenez, gazteei autoa hartu eta joateko eskatu zieten. Agenteek AP-68 autobiderantz joan ziren arte lagundu zieten.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilbo Gizartea bideoak Gaurko azken ordukoa