Gizartea -
Alaró, Mallorca
Gurasoek ukabilka eraso diote elkarri umeen arteko partida batean
Futbol partida bat jokatzen ari ziren umeen guraso batzuek ikuskizun lotsagarria eman dute, ukabilez elkarri eraso eginda.
eitb.eus
Mallorca uharteko Alaró herrian ume batzuk jolasten ari ziren futbol partida bat bertan behera utzi behar izan zuten atzo, igandea, guraso batzuek ukabilez elkarri eraso egiten hasi eta gero.
Antza denez, norgehiagokaren une batean, jokalari batek sarrera gogorra egin zion beste bati, eta horrek beren onetik atera zituen hainbat ikusle. Hala, guraso batzuk elkarri kolpeka hasi ziren, eta futbol zelaietan ohikoak diren irudi tamalgarriak eskaini zituzten, beste behin ere. Gertatutakoa are penagarriagoa da partida jokatzen ari zirenak 12 eta 13 urteko umeak zirela kontuan hartuta.
Liskarretan zenbait pertsona zauritu ziren, eta epaileak bertan behera utzi behar izan zuen partida.
Patetica batalla campal entre padres en un partido de infantiles en Alaró,Palma (Partido de #fútbol de niños d 12 y 13 años) #Stopviolencia pic.twitter.com/wvfl8BDYnV
— Nachional Cheografic (@Cheografic) 20 de marzo de 2017