Gizartea -
Gipuzkoa
Zestoan hildako gizonak 56 urte eta mugikortasun arazoak zituen
Zestoako Gisasola zahar-etxearen kanpoan erretzen zegoen eta oraindik ez dakite "lo gelditu zen edo ez", baina zigarroarekin arropek su hartu zuten.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Zestoan, igandean, zahar-etxe baten kanpoaldean erretzen ari zela erreta hil zen gizonak 56 urte eta "mugikortasun arazoak" zituen, Gizarte Politikako diputatu foralak, Maite Peñak, gaur jakinarazi duen arabera.
Peñak komunikabideei eskainitako adierazpenetan azaldu duenez, Zestoako Gisasola zahar-etxearen kanpoaldean erretzen zegoen gizona, eta oraindik ez dakite "lo gelditu zen edo ez", baina zigarroarekin arropek su hartu zuten.
"Zoritxarrez, egoitzako lankideak konturatu zirenean, berandu zen", gaineratu du Peñak.
Ertzaintzak ikerketa bat hasi du eta autopsiaren emaitzen zain daude.
Zestoako Gisasola zahar-etxea pribatua da, baina Aldundiak baditu adostutako plazak.