Gizartea -
Zirkulazioa
Bukatu dira Erandioko istripuak N-637 errepidean eragindako pilaketak
Kamioi batek, furgoneta batek eta auto batek izan duten istripuak hainbat kilometroko ilarak eragin ditu goizeko lehen orduan.
agentziak | erredakzioa
Erandion (Bizkaia), N-637 errepidean, izan den istripu batek hainbat kilometroko ilarak eragin ditu eta Gurutzetaraino ere heldu dira, Segurtasun Sailak zabaldu duenez. Kamioi batek, furgoneta batek eta auto batek elkar talka egin dute gertaeran.
Istripua izan da 07:20 aldera, Erletxerako noranzkoan, eta, zuriturik izan ez bada ere, ibilgailu-pilaketa handiak eragin ditu. Halere, pertsona bat artatu dute istripuaren lekuan, azaldu dutenaren arabera.
Ibilgailuak errepidetik atera dituzte eta, bi erreietan zirkulazioa eten ostean, 09:00ak aldera berriz ireki dituzte. Ordu honetan, pilaketak bukatu egin dira eta zirkulazioa normaltasunez ari da.