Gizartea -
Ia 3 futbol-zelai
Bilboko Portuak bere historiako kontainer-ontzi handiena hartu du
Anberesko portutik heldu da Bilbora, Brasilera eraman behar dituen kontainerrak kargatu eta Algecirasen egingo du geldialdia.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Bilboko Portuak Maersk ontzi-enpresako Cezzane kontainer-ontzia hartu du aste honetan. Bertako kaietan porturatu den ontzi mota honetako handiena, Portuko Agintaritzak jakinarazi duenez.
Ontziak 300 metroko luzera (ia 3 futbol-zelai) eta 48 metroko zabalera (19 kontainerren zabalera), eta 9.971 TEUs-ko (kontainer baten baliokide den nazioarteko neurria) karga maximoko edukiera du. Anberesko portutik heldu da Bilbora, Brasilera eraman behar dituen kontainerrak kargatu eta Algecirasen egingo du geldialdia.
21 metroko sakonera duen Noatum terminalean porturatu da.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea