Gizartea -

Meteorologiaren Eguna

Euskalmetek poster bat sortu du, EiTBko erabiltzaileen argazkiekin

Poster horretan, hodei mota nagusiak deskribatu dituzte, Euskadiko hainbat leku ikusgarriren argazkien bidez.

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskalmetek eta Eusko Jaurlaritzako Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzak poster zientifiko eta dibulgatzaile bat sortu dute, eitb.eus-en, "Eguraldia" ETBko saioko eta Euskalmeteko erabiltzaileen argazkiekin, Meteorologiaren Nazioarteko Eguna dela eta.

Poster horretan, hodei mota nagusiak deskribatu dituzte, Euskadiko hainbat leku ikusgarriren argazkien bidez.

Poster hori “Unitate Didaktiko Meteorologikoak” izeneko dibulgazio-proiektu baten lehen harria izango da, eta hezkuntzan eta publiko zabal batek erabiltzeko erreminta bat izatea nahi da.

Lehenengo unitatea, 2017ko Meteorologiaren Mundu Egunaren leloarekin bat, hodeiak eta hodei-motak ezagutzeko da, eta ondoren beste hainbat fenomeno meteorologiko aztertuko dira, hala nola, fronte-sistemak, behe-lainoak, baldintza meteorologiko txarrak, klimatologia, galernak eta abar.

Bestalde, Estefanía Beltran de Heredia Segurtasuno sailburuak, Eguzkiñe Iturrioz Euskalmeteko meteorologoak eta Begoña Arrate UZEI Terminologia eta Lexikografia Zentroko teknikariak euskarazko datu terminologiko meteorologikoen Euskalterm bankua eguneratzeko azken lanak aurkeztu dituzte gaur Donostian. Prozesuan, guztira, meteorologiarekin loturiko 1.421 definizio eguneratu dira, definizio egoki edo zehatzagoak emateko. Izan ere, meteorologiaren arloan dagoen arazoetako bat euskaraz erabiltzeko terminologia homogeneizatu eta baliozkoturik ez izatea da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Eguraldia Bilbao Gaurko azken ordukoa