Gizartea -

Bizkaia

Gazte bat bizkarrean sastatzeagatik atxilotu dute Galdakaon

Ustezko erasotzailea bizikletaz zihoan eta Lapurdi kaletik oinez zihoan 20 urteko gazte bat bizkarrean sastatu du.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ertzaintzak, arratsaldeko lehenengo orduetan, gazte bat atxilotu du Galdakaon, ustez beste gazte bat bizkarrean sastatzeagatik. Zauritua paseatzen ari zen eta ustezko erasotzailea bizikletaz zihoan, Segurtasun Sailak eta Galdakaoko Udalak esan duten arabera.

Galdakaoko Udaleko iturriek argitu dutenez, 13:30ean jazo da gertaera eta pronostiko erreserbatua duen 20 urteko gazte bat zauritu dute Lapurdi kaletik, Juan Bautista Uriarte gurutzetik gertu, oinez zihoanean.

Iturri berdinen esanetan, bizikletaz zihoan antzeko adina zuen beste gazte batek bizkarrean sastatu du biktima, eta lurrean "odolgabetzen" gelditu da erasotzailea ihes egiten zuen bitartean.

Gertakaria jazo den lekutik gertu anbulantzia postu bat dago, eta azkar eraman dute zauritua Barakaldoko Gurutzeta Ospitalera.

Ondoren, arratsaldeko hirurak aldera, Ertzaintzak ustezko erasotzailea atxilotu du bere etxean, Galdakaoko Udalak eskaini duen informazioaren arabera.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Galdakao Bizkaia EAE Gizartea bideoak Gaurko azken orduko albistea