Gizartea -

Nafarroan

70 gidari ikertu dituzte Iruñean legez kanpoko lasterketak egiteagatik

Foruzaingoak 70 gidariak identifikatu ditu, eta alkohol eta droga-probak egin dizkie, Tajonar Industrialdean arduragabeko kondukzioa egotzita.

Istripua izan zuen autoak ez zuen asegururik, ezta IAT baimena ere. Argazkia: Nafarroako Gobernua
Istripua izan zuen autoak ez zuen asegururik, ezta IAT baimena ere. Argazkia: Nafarroako Gobernua
Istripua izan zuen autoak ez zuen asegururik, ezta IAT baimena ere. Argazkia: Nafarroako Gobernua

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hainbat gidari arduragabeko kondukzioa eta abiadura bizian maniobrak egiten ari zirela, Foruzaingoko zenbait patruila Iruñeko Tajonar Industrialdean izan dira ostiral gau honetan.

Legez kanpoko lasterketak egiten ari zirenez, Foruzaingoak 70 gidari identifikatu ditu, eta alkohol eta droga-probak egin dizkie. Gainera, 12 administrazio-salaketa jarri dituzte agenteek, derrigorrezko asegururik gabe egoteagatik, IAT baliogabea edo pneumatikoak egoera txarrean izateagatik, besteak beste.

Gainera, zonalde berean istripua izandako ibilgailu bat aurkitu dute agenteek, motorra beroa zuela, asegururik eta IATrik gabe, eta pneumatiko oso zaharrak. Foruzaingoak ohar baten bidez jakinarazi duenez, horrelako jarreren aurka egingo du "arriskua dakartelako, eta bide-segurtasuneko araudiak debekatzen dituelako".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iruñea gaur Delituak azken ordukoa Gizartea Gaurko azken ordukoa