Gizartea -

Epaiketa

Carrero Blancori burla egiteagatik zigorra ezarri diote Cassandrari

Idatzitako txioak "terrorismoari gorazarre egitea dira", atentatutik 40 urte pasa arren, "terrorismoa jarraitzen duelako" eta biktima guztiak "errespetua merezi dutelako".

Cassandra txiolaria. Argazkia: EFE
Cassandra txiolaria. Argazkia: EFE
Cassandra txiolaria. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Auzitegi Nazionalak urtebeteko zigorra ezarri dio Cassandra txiolariari, Carrero Blancoren atentatuaren inguruan idatzitako txioak "terrorismoari gorazarre egitea" direlako. Atentatutik 40 urte pasa arren, "terrorismoa jarraitzen duelako" eta biktima guztiak "errespetua merezi dutelako".

Azken egunotan, Cassandra Podemoseko buruarekin, Pablo Iglesiasekin, terrorismoari gorazarre egitea delitua kentzeko eskatzeko agertu da. Hasieran bi urteko kartzela zigorra eskatu zituen Fiskaltzak baina urtebete jatsi zuen eta hori ezarri diote txiolariari.

Epaiaren arabera, 2013 eta 2016 bitartean Carrero Blancoren inguruan idatzi zituen txioak, "mesprezua, desohore, deskreditua, burla eta terrorismoa jasan duten pertsonak iraintzea" da.

Pasa diren 40 urteak ez dira "historikoak eta neutroak", "suabeago, baina, ETAren terrorismoaren aztarna jarraitzen duelako". "Biktimak eztabaidagarria ez den errealitate bat dira, eta errespetua merezi dute, atentatua izan zen epea kontutan hartu gabe". Eta epaileek gogorarazi dutenez, beste bi pertsona hil ziren atentatu horretan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Xeko albisteak 2024 Epaiketak albisteak Gizartea Eguneko albisteak