Gizartea -
Eragozpenak trafikoan
Nola eragingo dio Euskal Herriko Itzuliak Donostiako zirkulazioari?
Apirilaren 5ean, arratsaldean, Itzuliaren hirugarren etapa amaituko da hirian, eta apirilaren 6an, goizean, laugarren etapa abiatuko da.
EITB.EUS
Euskal Herriko Itzuliaren 57. edizioko 3 etapa Gipuzkoako hiriburuan amaituko da datorren asteazkenean, apirilaren 5ean. Hori horrela, trafikoa erregulatzeko hainbat neurri hartuko dira, batez ere Igeldo inguruan eta hiriaren erdialdean, Donostiako Udalak jakitera eman duenez.
Asteazkeneko ibilbidea hurrengo hau izango da: Orioko errepidea, Aita Orkolaga, Igeldo, Cristobal Balenciaga, Igeldoko pasealekua, Iruñea kalea, Zumalakarregi (aurkako noranzkoa), Kontxa pasealekua (aurkako noranzkoa), Zubieta kalea (aurkako noranzkoa), Easo kalea (aurkako noranzkoa), Askatasun hiribidea (aurkako noranzkoa), Argentinako Errepublika eta Boulevard.
Txirrindulariak 17:00 eta 17:30 artean helduko dira Donostiako Bulebarrera, eta trafikoa moztuta egongo da leku horretan 9:00etatik 20:00etara.
15:30ean, Lapurdi plaza, Kolon pasealekua, Euskadi plaza, Iztueta eta San Martin kalea zirkuituaren itxierak egingo dira.
16:45etik erratz autoa pasa arte, itzulia igaroko den kaleetan trafikoa moztuko da: Iruñea, Zumalakarregi, Kontxa pasealekua, Zubieta, Askatasun hiribidea, Argentinako Errepublika, Erregina Erregentea eta Boulevard.
Bestalde, Igeldoko sarbideetan ere trafiko mozketak egingo dira. Iruñea kaleko elkargunetik, itxita egongo dira ibilgailuentzat, goranzko noranzkoan, Igeldo pasealekua, Cristobal Balenciaga ibilbidea eta Aita Orkolaga kalea, 16:00etatik 16:45era. Ordu horretatik aurrera eta trafikoari irekiera emango dion autoa igaro arte, 18:00ak inguruan, bi norabideetan itxita egongo dira. Ordutegi horrek aldaketak izan ditzake, lasterketaren gorabeheren ondorioz.
18:30etatik aurrera, gutxi gorabehera, hiria normaltasunera itzultzen hasiko da
4. etaparen abiatzea, apirilaren 6an, ostegunean
4. etaparen abiatze neutralizatua 13:00etan egingo da Boulevarden, eta 13:09an, irteera ofiziala egingo da Ibaeta plazan. Boulevarden 9:00etatik 14:00etara moztuko da trafikoa. Gainera, 12:30 eta 13:15 artean, gutxi gorabehera, Kontxa pasealekua moztuko da, bi noranzkoetan. Askatasun hiribidea eta Zurriolako zubia itxita egongo dira 11:00etatik 13:15era, baina Groserako norabiderantz irekita egongo da. San Martin kalearen eta Boulevarden arteko kaleak (ipar noranzkoan) 12:30etik 13:15era moztuko dira.
Boulevarda ireki bitartean, kaira joan nahi dutenek Alde Zaharretik egin beharko dute, Portu kaletik. 4. etaparen abiatzearen ibilbidea hurrengo hau izango da: Hernani ( Alderdi Eder parean), Andia, Miramar, askatasunaren hiribidea, Easo, Zubieta, Kontxa pasealekua, Antiguako tunela, Zumalakarregi, Tolosa hiribidea, Ibaetako glorieta, Añorga (N1), Hiru bide, N634 lotura.