Gizartea -
Bilbo
Ametzolako geltokia hustu dute, ke handia pilatu baita
FEVEren tren batek matxura izan du, eta kea pilatu da. Ez du inork minik hartu.
EITB.EUS
Bilbo eta Santander arteko bidea egin behar zuen tren batek matxura izan du gaur Ametzolako geltokian (Bilbo), eta jendez hustu behar izan dute, ke handia pilatu baita, Renfek jakinarazi duenez.
Trenean zeuden bidaiariak atera eta beste batera eraman dituzte. Kea pilatu da tunelean, eta, badaezpada, larrialdietako protokoloa jarri dute martxan.
Hori dela eta, Gordoniz kaleko sarbidea zarratu behar izan dute. Ez du inork minik hartu.
Suhiltzaileak bertaratu dira, baina ez da haien beharrik izan, eta zerbitzua laster etorri da bere onera.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea