Gizartea -

Osakidetza

Kukurruku eztularen txertoaren oroitzapeneko dosia jartzen hasiko dira

Dosia 2016an jaso behar zuten umeei eskolan jarriko diete. Gainerakoei, osasun etxean.

2010ean jaiotakoak eskolan txertatuko dituzte. EiTB
Txertoa. EiTB
2010ean jaiotakoak eskolan txertatuko dituzte. EiTB

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Astelehen honetatik aurrera, kukurruku eztularen aurkako txertoaren oroitzapeneko dosia jartzeari ekingo dio Osakidetzak berriz ere. Atzeraeraginezko izaerarekin egingo du, gainera. Hala, oroitzapeneko dosia jaso gabe geratu ziren 6-8 urteko umeak ere txertatuko dituzte. Txertoaren hornidura arazoak izan ziren 2015ean eta 2016an Europa osoan, eta sei urteko umeentzako dosia eman ezinda geratu zen Osakidetza, haurdunak lehenetsi baitzituen.

Eusko Jaurlaritzaren hitzetan, kukurruku eztula ez da eritasun larria, baina oso arriskutsua da urtebete baino gutxiagoko haurrentzat.

Hori horrela, haurdunak txertatzearekin batera, bi hilabeteko umeei ere jartzen die txertoa Osakidetzak.

Jon Darpon Osasun sailburuak berriki jakinarazi duenez, txertoa jaso gabe geratu ziren 30.000 umeei emango diete orain oroitzapeneko dosia.

Hiru agertoki egongo dira:

2015eko irailetik 2015eko abendura bitartean oroitzapeneko dosia jaso ez zuten haurren gurasoek osasun zentrora deitu beharko dute, euren seme-alabek txertoa jaso dezaten.

Dosia 2016an jaso behar zuten haurrei eskolan jarriko diete txertoa.

Bigarren txertoa 2017an jaso behar dutenek urtean zehar jasoko dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Albisteak Osakidetza EAE Gaixotasunak Gizartea bideoak Gaurko azken orduko albistea Osasun albisteak Umeak albisteak Txertoak azken ordukoa