Gizartea -

IMMIGRAZIOA

1.350 pertsona erreskatatu dituzte Mediterraneo itsasoan

Mediterraneo itsasoan erreskatatu dituzten lagunak Europara iritsi nahian zeuden, eta noraezean ibili dira hainbat orduz.

Etorkinak Mediterraneo itsasoan. Artxiboko argazkia: EFE
Etorkinak Mediterraneo itsasoan. Artxiboko argazkia: EFE
Etorkinak Mediterraneo itsasoan. Artxiboko argazkia: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Azken orduotan 1.350 pertsona baino gehiago erreskatatu dituzte Mediterraneo itsasoan, Italiako kostazainek ostegun honetan zabaldutako datuen arabera. Halaber, gorpu bat berreskuratu dute.

Italiako agintariek ohar baten bidez azaldu dutenez, uretan erreskatatu dituzten etorkinak Europara iritsi nahian zeuden, eta noraezean ibili dira Mediterraneo itsasoan.

Kostazainen arabera, migratzaileak gabarra handi batean, sei ontzi txikiagotan eta gomazko bost txalupatan zihoazen. Zehazki, Erromatik zuzendutako hamabi erreskate operaziotan erreskatatu dituzte Europara bidean zihoazen 1.350 lagunak.

Aipaturiko erreskate operazioetan, kostazainen ontziez gain, merkataritzako ontzi batek, atoiontzi batek, Sea Watch gobernuz kanpoko erakundearen hainbat ontzik eta Espainiako Proactiva Open Arms gobernuz kanpoko erakundearen ontzi batek hartu dute parte.

Migraziorako Nazioarteko Erakundeak emandako datuen arabera, urtea hasi zenetik 27.850 migratzaile eta etorkin iritsi dira Europara Mediterraneo itsasotik, eta, epe horretan, 655 lagun inguru hil dira Mediterraneo eta Egeo itsasoak zeharkatu nahian.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Munduko albisteak 2024 Albisteak migrazioa gaur Europa bideoak Gizartea albisteak Eguneko albisteak Siriar errefuxiatuak Europan argazkiak Italiako albisteak Zer gertatzen ari da Mediterraneoan?