Gizartea -
Nafarroa
Bost atxilotu eta hiru zauritu borroka batean, Arrotxapean
Atxilotuei —hiru gizon eta bi emakume— agintaritzaren kontrako delitua leporatu diete. Zaurituak osasun etxe batean artatu behar izan dituzte.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Iruñeko Udaltzaingoak bost gizonezko atxilotu ditu asteburuan Arrotxapea auzoan izandako borroka batean. Gainera, liskarrean parte hartzen ari zirenen artean bitartekari lanak egiten saiatu ziren hiru udaltzain zauritu ziren.
Udaltzaingoak gaur ohar bidez zabaldu duenez, borroka bat gertatzen ari zela jakinarazi zioten larunbatean, 23:40 aldera.
Tokira bertaratu eta bitartekari lanak egiten saiatu ziren lehen bi udaltzainei eraso egin zieten. Ondorioz, udaltzain gehiagoren laguntza eskatu zuten. Azkenean borroka etetea lortu zuten, baina guztira hiru udaltzain zauritu ziren.
Azkenean, hiru gizonezko eta bi emakumezko atxilotu zituzten, agintaritzaren kontrako delitua leporatuta. Zaurituak, ostera, osasun etxe batean artatu behar izan zituzten.