Gizartea -
Trafikoa
Ilarak AP-8an, Biriatun, Baionako noranzkoan
Astelehenetan izan ohi diren kamioi pilaketei Aste Santuko joan-etorrikoak batu zaizkie.
EITB.EUS
Hasia da igartzen, Aste Santua dela eta, ibilgailuen joan-etorri handiagoa dela. AP-8an, Biriatun, ilara luzeak daude gaur, astelehenetan izan ohi diren kamioi pilaketei autoak batu baitzaizkie. Hala, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak eitb.eus-i jakinarazi dionez, 13:30ean, hainbat kilometroko pilaketak zeuden bertan Baionako noranzkoan.
Asteburuetan Euskal Autonomia Erkidegoa zeharkatzeko debekua dute kamioiek, eta astelehenetan asko izaten dira Iparralderantz joaten diren kamioiak.
Izan da beste trabarik AP-8an, baina Galdakaon (Bizkaia). Kamioi batek atoia galdu du 12:05ean, eta bidean traba egiten geratu da. Lau erreietako hiru itxi behar izan dituzte, eta ilarak izan dira Bilboko noranzkoan. 13:30ean kendu dute atoia, eta berehala etorri da bere onera ibilgailuen joan-etorria.