Gizartea -
Operazioa
Hainbat atxilotu Iruñean, emakumeak sexualki esplotatzeagatik
Bartzelonako zenbait herritan ere egin dute operazioa, eta hogei bat pertsona atxilotu dituzte guztira.
Agentziak | Erredakzioa
Hogei bat pertsona atxilotu dituzte Iruñean eta Bartzelonako hainbat herritan, emakumeak sexualki esplotatzea eta marihuanarekin trafikatzea egotzita, Esquadra Mossoek aditzera eman dutenez.
Poliziak Efe agentziari azaldutakoaren arabera, goizeko 06:30ean hasi da operazioa eta 18 miaketa burutu dituzte Nafarroako hiriburuan eta Bartzelonako zenbait lekutan. Guztira, sareko ustezko 20 kide atxilotu dituzte.
Esplotazio sexuala eta osasun publikoaren aurkako delitua (marihuanarekin trafikatzeagatik) egotzi dizkiete atxilotuei, baita pertsonen kontrako delitua ere.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea