Gizartea -
Bizkaia
Hilda aurkitu dute Bedian falta zen 35 urteko gizona
Bizkaiko udalerriaren inguruko mendietan topatu dute gorpua. Lehen azterketen arabera, gorpuak ez du indarkeria zantzurik.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Bilaketa taldeko kideek gaur goizean aurkitu dute larunbataz geroztik Bedian falta zen 35 urteko gizonezkoaren hilotza, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez. Goizeko hamarrak jo baino minutu batzuk lehenago topatu dute gorpua Bizkaiko udalerriaren inguruko mendietan. Lehen azterketen arabera, gorpuak ez du indarkeria zantzurik.
Apirilaren 8an ikusi zuten azkenekoz gizona. Biharamunean, igandearekin, etxera itzuli ez zela ikusita, salaketa aurkeztu zuen haren pisukideak.
Ertzaintzaren hainbat talde, helikoptero bat eta Gurutze Gorriko boluntarioak eta basozainak aritu dira lanean astelehenean hasitako bilaketa lanetan, eta asteartean aurkitu dute azkenean.