Gizartea -
Sanferminak 2017
Sanferminak iragartzeko zortzi kartel finalistak aukeratu dituzte
Iruñean erroldatutako pertsonek eman ahal izango dute botoa, www.pamplona.es webgunean, 010 telefono zenbakian eta hiriko zazpi civivoxetan.
EITB.EUS
Iruñeko Udalak Sanferminak 2017ko kartel lehiaketako zortzi finalistak eman ditu ezagutzera eguerdi honetan. Aurtengo Sanferminak ofizialki iragarriko dituena aukeratzeko bozketa herrikoia egingo da. Aukeratutako kartelak Kondestablearen Jauregian izango dira ikusgai ozketaren azken eguna arte. Horrela, herritarrek gertutik ikusi ahal izango dituzte.
Bozketa herrikoia
Astearte arratsaldetik, Iruñean erroldatutako pertsonek euren kartel gogokoenari botoa emateko aukera izango dute udalaren webgunean, www.pamplona.es, edo 010 telefono zenbakian (948 420 100 Iruñetik kanpo). Botazioa, apirilaren 27an amaituko da (webguneko botazioa 23:59an eta 010 zenbakian 19:00etan).
Asteazken honetan Civivox sareko zazpi zentroetan botoa emateko aukera irekiko da: Kondestable, Zabalgune, Iturrama, Jus la Rocha, Mendillorri, Milagrosa eta Sanduzelai. Civivoxeko botazioa egun bat lehenago amaituko da, apirilaren 26an.
Kartel finalistak hurrengo hauek dira:
Nº1 - Mañanas sanfermineras
Argazkia: Iruñeko Udala
Nº2 - 9 días de taquicardias
Argazkia: Iruñeko Udala
Nº3 - Uno de Nerea, Dos de Fabiola, Tres de Miren, Cuatro de Ana, Cinco de Rania, Seis de Josefa, Siete de Julia San Fermín
Argazkia: Iruñeko Udala
Nº4 - Pulsaciones
Argazkia: Iruñeko Udala
Nº5 -Hnos. Aldaz Remiro
Argazkia: Iruñeko Udala
Nº6 - Sentí por mis venas un San Fermín
Argazkia: Iruñeko Udala
Nº7 - Lo esencial es invisible a los ojos. Antoine de Saint Exupery
Argazkia: Iruñeko Udala
Nº8 - Pobre de Mí
Argazkia: Iruñeko Udala