Gizartea -
Bilbo
Gizon batek burdinezko barra batekin eraso egin dio ertzain bati, Bilbon
Atxilotua, 38 urtekoa eta aurrekari polizialekin, epailearen aurrera eramen zuten atzo arratsaldean.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
38 urteko gizonezko batek burdinezko barra batekin eraso egin dio ertzain bati, Bilbo Zaharreko taberna batean kalteak eragin ondoren geldiarazi nahi zuenean
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez, gertakariak atzo, 12:00ak aldera jazo ziren. Bilboko tabernako kanpoaldeko beira bat puskatu eta bertako langileek Ertzaintzari pasa zioten abisua.
Bertaratu ziren agenteek tabernatik gertu zegoen atalondo baten barruan aurkitu zuten gaizkilea. Orduan izan zen polizia bati burdinezko barra batekin besoan jo zionean.
Erasotzailea eskaileratik gora egin zuen ihes egiteko, baina beste agente batek eraikineko eskailburu batean. Atxilotua, 38 urtekoa eta aurrekari polizialekin, epailearen aurrera eramen zuten atzo arratsaldean.