Gizartea -
Bizkaia
Etxe batean lapurreta egiten ari ziren bi lagun atxilotu dituzte Etxebarrin
Auzokide batek eman du abisua, zaratak entzun ostean. Ertzaintza eta Udaltzaingoa bertaratu direnean, koltxoi baten azpian aurkitu ditu lapurrak, 19 eta 20 urteko bi gazte.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Ertzaintzak eta Etxebarriko Udaltzaingoak 19 eta 20 urteko bi gazte atxilotu dituzte aipatutako udalerrian goizaldean etxebizitza familiabakar batean lapurreta egiteagatik. Segurtasun Sailak azaldu duenez, Etxebarrin bertan lau ibilgailutan egindako lapurretekin lotura dute atxilotutako gazteek.
06:10ak aldera, auzokide batek Ertzaintzari deitu dio, Legizamon auzoko etxebizitza familiabakar batean zaratak entzuten zirenez, lapurreta egiten ari zirelakoan. Ertzainak eta udaltzainak bertaratu direnean, zonaldea hesiz inguratu dute eta etxeko barnealdea miatu. Orduan, bi gazteak aurkitu dituzte, koltxoi baten azpian.
19 eta 20 urteko gazteek aurrekari penal ugari dituzte, eta etxebizitzan sartzeko ate bat eta leiho bat bortxatu dituzte.